Berriak
OHARRA Aingeru kaleko aparkalekuetan eragina izango dute festek
Hastear diren festak tarteko, Aingeru kalean hainbat aparkaleku murriztu da, hilaren 15eko pilota partiduen telebistako emankizunagatik eta 16ko susko erroberengatik. Oteiza Pilotalekuetako errebote frontoian aparkaleku berezia jarriko da, eta bertan aparkatu ahalko da astearte goizera arte. Suzko erroberak 16an dira, asteartean, eta egun horretan errebote frontoiko aparkalekua libre geratu beharko da goizeko lehen ordurako.