Kontrataziorako bete beharreko baldintzen artean daude eskolaritate ziurtagiria izatea, lorezaintzan esperientzia izatea, ahozko euskara maila altua, edota langabezian egotea eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan eskatzaile gisa izena emanda izatea.
Bestetik, kontratatuko diren bi langileetatik bat emakumezkoa izango da eta batek gutxienez 45 urtetik gora izango ditu.
Informazio osagarria HEMEN
Berriak
Udalak bi langile kontratatuko ditu Lanbidek diruz lagunduta
Azkoitiko Udalak bi lanpostu atera ditu, Lanbidek emandako dirulaguntzarekin. Balio anitzeko bi peoi kontratatuko ditu sei hilabeterako. Langileak arduratuko dira mendietako sasiak garbitzeaz, pistak egokitzeaz, ateak eta hesiak konpontzeaz, bidegurutzeetako seinaleak jartzeaz edota iturriak konpontzeaz, besteak beste.
Lanpostura aurkeztu nahi duten hautagaiek gaurtik uztailaren 27ra bitartean aurkeztu beharko dute. Eskaera HEMEN egin daiteke.