Inoiz baino garrantzitsuagoa da nondik gatozen ospatzea eta aldarrikatzea. Stonewalletik Euskal Herrira, nilaka bizipen, galera, aldarrikapen eta lorpen izan ditugu, baina oraindik egiteko asko dago. Eraso LGBTl+fobikoen datuak gora doaz, armairuak presente jarraitzen du gure bizitzako arlo guztietan, diskurtso patologizatzaileak ugaritzen ari dira... eta ondorioz gure bizitzak arriskuan daude, benetan arazoa duten pertsona hauen erruz. Horregatik guztiagatik Azkoitiko udalean, LGBTI+ pertsonen bizitzen gaineko diagnostikoa egiteko behar diren baliabideak jartzeko konpromisoa hartzen dugu.
Bestalde, herriko LGBTI+ mugimenduarekin bat egiten duten herritarren laguntzaz, besteenganako gorrotoa adierazten duten horiei, bide egokia zein den erakustea tokatzen zaigu berriro, horretarako zintzilikatu dugu udaletxeko balkoian hemen aldarrikatu nahi dugun dena adierazten duen bandera, udal honetako alderdi denen edo beste edonondik datozkigun proposamen/ekarpen denak partekatu eta aztertzen jarraituko dugu. Beti bezala, norbaitek erasoren bat jasango balu, Udalak eman beharreko laguntza osoa eskainiko dio, eta honez gain, herritar denei dei egiten diogu ekainaren 28aren bueltan antolatu diren ekimen eta mobilizazioetan parte hartzeko, eta amaitzeko, LGBTI+ pertsonen bizitzak egunerokotasunean bizigarriak izateko, lan eta borrokatzen ari diren kide eta kolektibo guztiak zoriondu nahi ditugu, harrotzeko moduko mugimendua osatzen
dugulako. Gure bizitzek balio dutelako, gora ekainaren 28a!