Berriak
OHARRA IV. Goilurrak Rallyak eragozpenak eragingo ditu errepideetan
Datorren larunbaterako, uztailaren 2rako, IV. Goilurrak Rarrya antolatu du Errebueltie Motor Klubak. Lasterketak eragina izango du zenbait errepidetan.
Itxita egongo dira 8:00etatik 13:30era, Elosuko bidea Olotzagako bidegurutzetik Bergararaino - eta Olaso eta Azkarate Zaharra lotzen dituen errepidea.
Antolakuntzak telefono zenbaki bat jarri du, inguru horietako biztanleei egunean zehar informazio zuzena emateko. Auzotarrek etxera noiz sartu edo noiz atera jakiteko, ondorengo telefono zenbakira deitu beharko dute: 688 64 28 94.