Berriak
2022-2023 denboraldirako imsersoko bidaiak eskatzeko epea ekainaren 27an irekiko da
2022-2023 denboraldirako imsersoko bidaiak egin ahal izateko eskaera berriak aurkezteko epea ekainaren 27an irekiko da eta uztailaren 19an itxiko da. Eskatzaile berriek bakarrik egin beharko dute eskaera, aurretik Imsersoko Turismo Programan sartuta daudenentzat ez da beharrezkoa eskaera berriro egitea.
Imsersoko bidaietan parte hartu nahi duten pertsonek eskaera egin dezakete udaletxean bertan, Herritarren Arreta Zerbitzuan, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara (telefono zenbakia: 943 08 00 80) edota telematikoki ondorengo web orriaren bidez: https://sede.imserso.gob.es