Ohi bezala Ikurriñaren Plazan erreko dute Eusko Labela duen txahala eta 12:00etatik aurrera izango da txahal eta sagardo dastaketa Herriko plazan. Horretarako txartelak eskuratu beharko dira.
Giroak laguntzen badu, Herri Jaiak festa kutsua ekarriko du. Herri Jaia baserri mundua aldarrikatzeko eta sustatzeko sorturiko jaia da eta helburua da baserriko produktuak balioan jartzea, kontsumitzaileok bertako produktuen aldeko apustua egiteko.