Justu aurretik Juan Bautista Mendizabalek hartu du hitza udaletxearen historia laburbiltzeko. Hainbat pasadizo eta bitxikeriaren artean, Mendizabalek kontatu du gaur egungo udaletxea 1730ekoa dela, Jose de Lizardi arkitektoak eraikia. Aurretik, Plazaberrin zuen kokalekua udaletxeak, bai 1458koak eta bai 1573koak, oraingoa hirugarrena baita. Egungo eraikinak sasoi haietan kartzela, kapera, zezendegia, alondegia edota korregidorearen etxea hartzen zituen bere baitan.
Udalbatzarrean dauden koadroen inguruko azalpena ere eman du Mendizabalek. Bisita amaitzeko, alkateak bere bulegora gonbidatu ditu partaideak eta han solasaldiarekin jarraitzeko aukera izan dute. Pozik eta eskertuta atera da taldea.
Pasira egitasmoan parte hartzen dute Udalak, Osasun Publikoak, Izarraitz Lanbide Heziketak, Mugiment-ek, Mugi Azkoitiak, Plaza Ondo Jubilatu Elkarteak, Azkoitia Lagunkoiak, Gurutze Gorriak eta Caritasek.