Gerratik ihes egitea lortu duten errefuxiatuen, Ukrainiako ezkutalekuetan irten ezinik dauden haur eta familien, borrokatzeko etxekoak agurtu behar izan dituzten gizon gazte eta helduen, umezurtzen, eta finean, Errusiaren inbasioaren eraginez bizitza goitik behera aldatu eta sufritzen ari diren guztien aldeko elkarretaratzea izan da, gertutasuna eta adiskidetasuna erakusteko.
Berriak
Ukrainako herriari babesa eta elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea
Udalak deituta eta Javier Zubizarreta alkatea lehen lerroan dela, udal ordezkariak eta hainbat herritar bildu da gaur goizean udaletxe azpian Ukrainiako herriari babesa eta elkartasuna helarazteko. Bost minutuko elkarretaratze isila egin dute.
Benetan irudi jasanezinak eta testigantza latzak ari zaizkigu iristen Ukrainatik. Gaurko elkarretaratzearekin gerraren eta horrelako ankerkerien aurkako deia egin nahi izan dute bertan bildu direnek.