Sarrerak aurrez salgai www.azkoitia.eus/agenda loturan edo egunean bertan, leihatilan.
Berriak
Kresala taldeak “Amoria & Dolore. Elkano lehen mundu bira” dantza ikuskizuna dakar Azkoitira
Donostiako Kresala dantza taldeak “Amoria & Dolore” Elkano lehen mundu bira dantza ikuskizuna dakar Azkoitira. Emanaldia larunbatean, hilaren 22an, eskainiko da 19:00etan Baztartxo antzokian.
Obrak, mugimenduen bitartez, euskal nabigazioaren urrezko aroaren garain murgiltzen du ikuslea. Euskal gizarte eta kulturarentzako mugarri izan den aro garrantzitsu eta tradizionalaren ikuspegi berritzaile bat proposatzen du. Izan ere, jantzi, musika, atrezzo eta pausoen bidez, tradizioa era garaikide batean transmititzen da.