Berriak
OHARRA: Aizkibel kalea itxita egongo da ostegunean eta ostiralean garabi-dorrea desmuntatzeko
Aizkibel kalea, ostegunean eta ostiralean, hilaren 20an eta 21ean, itxita egongo da ibilgailuentzat, Floreagan eraikitzen ari diren etxebizitzetan dagoen garabi-dorrea desmuntatu behar delako. Zehazki, kalea itxita egongo da ostegunean goizeko 7:00etatik ostiraleko 18:00ak arte. Lanak azkarrago amaituz gero, bidea irekiko litzateke, baina hori da itxialdiak iraungo duenaren aurreikuspena. Lanek irauten duten bitartean, Floreaga auzoko sarrera-irteerak norabidearen arabera Klara Donea, Auzmendi Bidea eta Zuazola kaleetatik egin beharko dira.