Eskuorrian koloreek lagunduta modu oso errazean ikus daiteke astelehenetik ostiralera bitartean Azkoitiko zein farmazia dagoen guardian 13:00etik 16:30era bitartean.; eta baita igandetan 11:00etatik 13:00era ere. Asteburuetan arratsaldez eta edozein egunetan gauez Azpeitiko guardiako farmaziara joan behar da.
Berriak
Udalak guardiako farmazien egutegia banatu du etxeetan
Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailak 2022an farmaziek duten guardiako egutegia banatu du etxe guztietan, herritarrek eskuragarri izan dezaten urte osoan. “Iaz zabaldu genuen egutegia lehendabizikoz, eta jendeak eskertu zuenez, aurten ere informazioa eskura jarri nahi izan diegu herritarrei. Badirudi gaur egun Interneten dagoela dena eta horrela da, baina mundu guztiak ez du Internet etxean eta adineko jende askok ez du ezagutzarik sarean informazioa topatzeko”, dio Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Janire Igoak.