Berriak
Zabalik dago familia ugarientzat zerga-hobaria eskatzeko epea
Familia ugariek zabalik dute ibilgailuen eta ondasun higiezinen gaineko zergaren hobaria eskatzeko epea. 2021an hobaria eman zitzaien eta baldintzak betetzen jarraitzen duten familiek ez dute berriro eskaera egin beharko.
Eskaera egiteko azken eguna urtarrilaren 31 da. Eskaera Herritarren Arreta Bulegoan aurkez daiteke astelehenetik ostiralera bitartean 07:30etik 15:30era, edo elektronikoki, Udalaren web orriaren bidez.