Gutunak uzteko guneak
Honezkero ume gehienek idatzita izango dute Errege Magoentzat gutuna eta gaur goizean jarriko dituzte zakuak gutunak jasotzeko. Ohiko tokietan jarriko dira gutunak entregatzeko guneak: Elkargunean, Udaltzaingoaren bulego aurrean eta Parroki sarreran.
Eta joan oinetakoak garbitzen. Ekarrikooooooooo!!!!
Berriak
Errege Magoak herriko auzo eta kaleetan barrena ibiliko dira urtarrilaren 5ean
Ohiko kabalkadarik egingo ez den arren, Gaspar, Metxor eta Baltasar erregeek ez diote haurrekin duten hitzorduari uko egin nahi izan. Urtarrilaren 5ean, asteazkenean, herriko auzoak eta kaleak zeharkatuko dituzte 15:30etik aurrera. Parrokiak antolatzen du Errege Magoen etorrera Udalaren laguntzarekin, eta horixe da jakinarazi duena.
Egun horretan oso lanpetuta ibiliko diren arren, pare bat orduz herrian zehar ibiliko dira Azkoitiko umeak ezagutzeko eta agurtzeko. Promesa hori egin dute irrikitan daudelako opariak ekartzeko. Osasun egoerak jende pilaketak saihestea eskatzen duenez, iaz egin zuten bezala, aurten ere ibilgailu batean aterako dira Errege Magoak.