Inbertsioen kapituluak 1.496.960,69 euro eramango ditu. Azpimarratzekoak dira Floreagako bigarren fasea, Azoka Plazaren eraberritzea eta egindako azterketen arabera %82 adinako aurrezte energetikoa ahalbidetuko duen luminarien aldaketa.
Halaber, espaloiak eta baserri bideak berritzeko, bide publikoen irisgarritasunerako edota hiri-altzarientzat partida esanguratsuak zehaztu dira.
Hirigintza sailak izango du igoera handiean 2022an, %113,45arekin, hain zuzen.
Gizarte Ongizateari dagokionean, hainbat partida igo dira, besteak beste, adineko pertsonen etxeko zaintzena; indarkeria matxistaren biktimei zuzendutako baliabideena edota gizon eta emakumeen arteko berdintasunerako jarduera estrategikoena. Gizarte Ongizate sailak 1.336.925 euro izango ditu, 2021ean baino %6,57 gehiago.
Ingurumen esparruan ere partida berriak sortu dira, besteak beste, landa lursailen mugen digitalizaziorako, ibaiak garbitzeko eta Ingurumen Mahaia sortzeko.
Halaber, 22.000 euro erabiliko dira hesiak jartzen ibaira plastikorik eror ez dadin. Alderatzeko, 2021ean, 7.500 euro jarri ziren helburu berarekin. Ingurumen sailaren partida guztira 1.752.017,36 eurokoa izango da, %3,71ko igoerarekin.
Euskararen atalean, partida berri bat jarri da Maxixatzen Euskara Elkartearentzat. 11.000 euro jasoko ditu euskararen sustapenari lotutako jarduerak dinamizatzeko. Euskara Mahaitik etorritako eskaera da.
Halaber, euskara ikasteko %100eko dirulaguntzak emango ditu Udalak, eta ez orain arte bezala, portzentaia bat.
Aurrekontu kontsolidatua
Aurrekontu kontsolidatua, Zubiaurre Elkargunea, San Jose Egoitza eta Azkoitia Lantzen barne hartuta, 17,2 milioi eurokoa da.
Zubiaurre Elkargunea: 922.000 euro
San Jose Egoitza: 68.300 euro.
Azkoitia Lantzen: 837.045, 27 euro
2020 |
2021 |
|
Ogasun eta pertsonala: |
6.255.531,1 |
6.462.268,56 |
Hirigintza |
541.100 |
1.154.960,69 |
Kirolak eta festak |
1.179.900 |
1.187.000 |
Kultura |
1.130.150 |
1.167.820 |
Hezkuntza eta Euskara |
342.255 |
354.755 |
Gizarte Ongizate |
1.254.455 |
1.336.925 |
Alkatetza |
123.000 |
133.000 |
Lan eta zerbitzuak |
2.270.300 |
2.293.200 |
Udaltzaingoa |
45.000 |
95.000 |
Ingurumena |
1.689.302 |
1.752.017,36 |
Sustapen ekonomikoa |
413.506,86 |
432.753,39 |