Goizeko 10:30ean aterako dira Olentzero eta Mari Domingi hilaren 24an, eta auzo eta kale ezberdinetatik igaroko dira, geraldirik egin gabe. 13:00ak inguruan amaituko dute ibilbidea. Ondorengoa izango da:
Ipintza – Altzibar – Txalonerreka – Jausoro-Trenbidearen – Zumardia - San Martin - Santa Klara – Floreaga - Auzmendi bidea - Trino Uria - Ibai ondo – Guardikale - Bizkargi – Julio Urkixo – Balda plaza – Kale Nagusia – Aingeru kalea.
Berriak
Olentzerok eta Mari Domingik gutunak jasotzeko zakuak ipini dituzte
Gutxi falta da Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerarako eta jada herrian jarri dituzte zakuak gutunak jaso ahal izateko. Haur gehienek dagoeneko idatzita izango dute gutuna eta gaurtik ostiralera bitartean, gutunak hiru tokitan utzi ahal izango dira. Elkargunean, Aizkibel Liburutegian eta Udaletxean.
Ostiralean, hilaren 24an, Olentzero eta Mari Domingi kalez kale eta auzoz auzo ibiliko dira, umeak agurtzeko. Aurten, jende pilaketak saihesteko, ez dira Parrokia aurrean egongo baina kamioi txiki bat hartu dute han-hemenka ibiltzeko.