Berriak
“Herri Txiki, Infernu Handi” grabaketa saiorako gonbidapenak ostiralean eskuratu ahalko dira
Mikel Pagadizabalek eta Zuhaitz Gurrutxagak aurkeztutako “Herri Txiki, Infernu Handi” saioaren grabaketa egingo da abenduaren 23an, 20:00etan, Gurea Frontoian,
Publiko gisa saioaren grabaketara joan nahi dutenek gonbidapenak ostiralean, abenduaren 17an, eskuratu ahalko dituzte Kontzejupean goizeko 11:00etatik aurrera.
Bakoitzak gehienez lau gonbidapen hartu ahalko ditu.
Gonbidapen kopurua mugatua da eta agortu arte emango dira.