15 hautagaietatik batek Urteko Kirolari Onenaren saria jasoko du. Azken izendapen hau, urtero legez, bozka bidez egingo da. Modalitate bakoitzeko kirolariek boto bana izango dute, udaleko ordezkariek bi boto eta bertaratzen diren komunikabideetako kazetari bakoitzak boto bana.
Berriak
Udalak Urteko Kirolari Onenaren saria emango du ostiralean
Ekitaldia, hilaren 17an, 19:30ean izango da udaletxean
Ostiral honetan, abenduaren 17an, ezaugutuko da nor den 2021eko Kirolari Onenaren izendapena jasoko duen kirolaria. 19:30ean, udaletxean izango da sari banaketa ekitaldia. Bertan, 15 kirol diziplinetan aurtengo denboraldian gailendu diren gizon eta emakumeei omenaldia egingo zaie oroigarri bat entregatuz.