Udala elkarteekin jarri zen harremanetan, eta ordutik hona batzordea osatu da udal ordezkarien eta egitasmoan parte hartu nahi duten elkarteetako ordezkarien artean.
“Egia da -dio Vazquezek - kultur munduan nor gailendu den eta nork merezi duen saria erabakitzea ez dela beti erraza izango. Kiroletan, denboraldian egindako markek irizpide bat ematen digute eta kulturan, agian, ez da hain garbia, sorkuntzak ez duelako epe-mugarik. Edonola ere, zalantzak zalantza, egitasmoarekin aurrera egitea erabaki dugu. Behintzat aukera bat zabaldu nahi dugu”.
Sarituak aukeratzeko erabiliko den prozedura zehaztuta dago, eta gaurtik urte amaiera bitartean, herritarrek zein elkarteek euren proposamena egiteko aukera izango dute.
Jasotako proposamenetatik batzordeak erabakiko du irabazlea zein izango den merituen arabera. Adostasunik ez balego, herritarrei zabalduko zaie erabakitzeko ahalmena bozka bidez.
Proposamenak jasotzeko epea: Abenduaren 10etik 31ra
Online:
- Galdetegia beteaz, www.azkoitia.eus atarian.
- Edo kultu@azkoitia.eus helbidera idatzita.
Halaber, buzoiak ipiniko dira proposamenak jasotzeko. Buzoiak egongo dira:
- Udaletxeko Harrera Bulegoan
- Elkarguneko Harreran
- Liburutegian
Kultura-Saria jasotzeko ezinbesteko baldintzak izango dira, Azkoitikoa izatea eta 16 urtetik gorakoa. Halaber, kontuan hartuko da Azkoitiko herriari egindako ekarpena eta emandako oihartzuna edota euskararekin lotura.Udalak herritarrak eta taldeak animatu nahi ditu euren proposamena egitera.