Berriak
San Martingo irisgarritasuna hobetzeko egin den azterlanaren aurkezpen publikoa
Udalak ostegun honetan, abenduaren 2an, aurkeztuko du San Martin auzoko irsigarritasuna hobetzeko egin den alternatiben azterlana. Aurkezpena 19:00etan izango da Elkargunean (Oteiza aretoan).
Azterlana LKS Aholkularitzak egin du eta lanketaren arduradunak azalduko ditu dauden aukerak eta bakoitzak dituen abantailak eta desabantailak.
Udalak San Martingo bizilagunak deitu ditu aurkezpenera eta baita Altamirakoak ere, landutako alternatiben artean badelako Altamirakoentzat ere mesedegarria izan daitekeen soluzioa.