Bertan izan da Javier Zubizarreta alkatea odol emaileei eta Odol Emaile Elkartea osatzen duten boluntarioei bihotzez eskerrak emateko. “Oso harro sentitzen naiz hainbeste odol-emaile zaudetelako eta hainbeste odol eman duzuelako”, esan du alkateak. “Egunerokotasunean askotan esaten dugu eskerrik asko, baina nola eman zuei eskerrak? Ez dago hitzik”.
Banan bana jaso dute oroigarria odol emaileek. 25 aldiz odola eman dutenak sei emakume eta 22 gizonezko izan dira; 40 aldiz eman dutenak, lau emakumezko; 50 aldiz emandakoak,11 gizonezko; 60 aldiz emandakoak zazpi emakume; 75 aldiz emandakoak lau gizonezko; 80 aldiz emandakoen artean, emakume bat; ehun aldiz eman dutenak, lau gizonezko; 125 aldiz emandakoak, bi gizonezko, eta 150 aldiz eman duen gizonezko bat. Odol-emaile guztiek jaso dute txalo zaparrada beroa eta, nola ez, Jesus Mari Aranbarrik, 150 aldiz eman baitu odola.
Xalome Uria, Rikardo Iriondo, Juanjo Ruiz de Azua, Mikel Arregi eta Luis Arregi Ispisuk osatzen dute Azkoitiko Odol Emaile Elkarteko boluntario taldea. Elkarguneko Herriko plaza aretoan egiten dituzte ateraldiak, 17 ateraldi urtean, hain justu.
Guztioi ESKERRIK ASKO!