Berriak
Ostegunean eta ostiralean itxita egongo da Aingeru eta Aizkibel kaleak lotzen dituen bidea
Ostegunean eta ostiralean, hilaren 25ean eta 26an, itxita egongo da Aingeru 14-16 eta Aizkibel 23 lotzen dituen oinezkoen bidea. Bide ondoko horman lan batzuk egin behar dituztelako itxiko da bidexka.
Eskolaumeek erabili ohi dute pasadizoa Isidro erretegi ondotik Baztartxo antzokiaren atzekaldera joateko, baina itxita irauten bi egunetan ibilbidea aldatu beharko dute eta Aizkibel kaletik edota Kale Nagusitik barrena, Correos aldetik sartu beharko dute ikastetxeetara.