Berriak
Ipuin kontaketa saioa Liburutegian, azaroaren 19an
Datorren astean, azaroaren 19an, ipuin kontaketa saioa eskainiko da Aizkibel Liburutegian. Hitzordua 17:30ean izango da.
Lupe Lekuona izango da ipuin kontalaria eta itsasoko ipuinekin etorriko da oraingoan Azkoitira.
Saioa HH5, LH1, LH2 eta LH3ko haurrei zuzenduta dago. Saioa doan da baina plaza mugatuak direnez, izena ematea eskatzen da liburutegian bertan edo 943 85 08 98 telefonora deituta.