Edozein zalantzaren aurrean Udaltzaingoak bertara deitzeko eskatu du, 943 85 71 71 telefonora, hain zuzen. Halaber, adi ibiltzeko esan du iruzurrean ez erortzeko.
Berriak
Pakete bat entregatzeko aitzakian, saltokietan egiten ari diren iruzur saiakerez ohartarazi du Udaltzaingoak
Udaltzaingoak pakete bat entregatzeko aitzakian, saltokietan egiten ari diren iruzus saiakerez ohartarazi du. Herrixen Merkatari Elkarteak bi dendetan iruzur egin dutela salatu du. Biktimek azaldutakoaren arabera, mezulari gisa identifikatzen den lagun bat sartzen da dendara eta diru-kantitate bat eskatzen du hirugarren batentzat den pakete bat entregatzeagatik. Aldi berean, dendariak dei faltsua jasotzen du hartzailearen izenean, eskatuz mesedez ordaintzeko eta paketea hartzeko.