Sinopsia
Gurea izan daitekeen planeta bateko lau aborigenek eszenatokia aldarrikatzen dute, publikoa konkistatzeko prest, -barre algaraka edo aihotz-kolpeka- baina beti mila generotako musikaz blai. Munduko txoko ezberdinetatik xurgatutako musikak hartuko du oholtza gaina.
Tribu disfuntzional baten istorioa da, gatazkekin, handinahi ametsekin, desoreka mentalekin eta milurteko farmakopearekin.
Xamanismoa lau ahotsetara. Tragikomedia. Antzinako abangoardismoa. Hori eta askoz gehiago da The Primitals.
Berriak
The Primitals komedia musikala aurkeztuko dute Baztartxon urriaren 2an
Yllana eta Primital Bross konpainiek The Primitals komedia musikala aurkeztuko dute Baztartxo Antzokian, urriaren 2an. Ikuskizuna 19:00etan izango da eta sarrerak dagoeneko eskuragarri daude www.entradium.com atarian. Komedia musikalak 90 minutuko iraupena du eta musika izango da protagonista nagusia.