Xabier de Muniberi monumentua

Xebas Larrañaga egile azkoitiarrak egindako lana, kultura arloan hain ezagunak diren Azkoitiko Zalduntxoen sortzailea omentzeko.

 

Balentin Olanori monumentua

Jose Lopetegi egileak 1951an egindako lana, Balentin Olano politikari eta hizlari ospetsua hil zeneko bigarren mendeurrenerako.

 

Mariano Juaristi 'Atano III' pilotariari omenaldia

Jose Lopetegi egileak egindako eskultura. Pilotariaren eskuen erreprodukzioa, berriz, Luis Uzin egilearena da, eta multzo guztia Tomas de Ugartemendiak egindako fondo artistiko batean dago bateratua, Azkoitiko Gurea Pilotalekuan.

 

Erietxearen Arkua

Azkoitian XVI. mendean zegoen Pietateko Erietxe edo ospitalera sartzeko atalburuko arkua. 2003an ekarri zen lehu honetara.

 

Euskal Herriari Omenaldia

José Alberdi “Burruntxali” egile azkoitiarrak 1996an altzairuan egindako eskultura. Egile honek formato haundian egindako azken lana da.

 

Adiskidetasunari monumentua

Jose Alberdi Elorza “Burruntxali” egilearen lana, garai batean Azkoitiko Erietxea eta Erruki Etxea kokatu ziren lekuan jaso da.

 

Oteizaren 'Batarrabi'

Azkoitia sortu zeneko 675. urteurrenean Oteiza eskulturgileak bere arbasoen herriari eskainitako lana. Herriko plazarik entzutetsuenetako batean dago, Balda Dorretxearen aurrean, Izarraitz mendipean. Hemen pizten da, urtero, San Joan bezperako sua eta euskal dantza eta musika emanaldiak ere egin ohi dira.

 

Barriketa Iturria

1831n egindako iturri neoklasikoa, Mariano Jose de Lascurainek diseinatua. Azkoitiak duen ikur ezagunenetako eta bere-bereenetakoa da.

 

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra

NIGATIK ZUGATIK 1

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.