Arroitajauregi Argazki Fondoa

Azkoitiko Udal Artxiboa

Josu Arroitajauregi Alberdi
(Azkoitia, 1923-2007)

Argazkilaria afizioz eta ofizioz. Daniel aita ere argazkilaria zuen eta hark piztuko zion afizioa eta irakatsiko ofizioa. Lan eskerga egindakoa urte luzez, 40tik gora hortxe-hortxe, joan zen mendeko 50eko hamarkadaren hasiera aldetik 1990 urte inguruan erretiroa hartu zuen arte. Ez dira asko izango haren kamara aurrean jarri ez ziren edo Plaza Berrin arreba Zorionek eta biek zuten etxebizitza-estudiotik urte haietan pasatu ez ziren azkoitiarrak. Ezkontzak, hiletak, jaunartzeak, agirietakoak, familiakoak, mota guztietako ekitaldiak... Guzti Horren lekuko gaur egun Udal Artxiboan gordetzen den eta garai bateko Azkoitiaren berri ematen digun argazki negatibo bilduma.