Agenda

"SUHARRA" dokumentalaren emanaldia, Euskal Zezenzale Elkartearen eskutik

  • 2021-06-06 19:00
Euskal Herriko, bertako galtzeko zorian dauden behi-arrazen inguruko dokumentala ekoiztu dute Euskal Larrabehi eta Zezenzale elkarteek, Ikusmin ikus-entzunezkoak-en laguntzarekin.
Bertan, Terreña, Montxina, Betizu eta Larrabehien historia eta gaur egungo egoera jorratzen dira, naturan eta mendietan bioniztasunaren alde eta suteen aurka gauzatzen duten papera agerian utziz. Gainera, baserrian hain presente dauden emakumeen ikuspegia sartu nahi izan da, euren jarduteari justizia egiteko.
Dokumentalak ordubeteko iraupena du, euskeraz da eta gaztelerazko azpitituluak ditu.
Hainbat udalerri izan dira proiektua babestu dutenak, ganaduok euren herrian duten garrantzia dela eta. Horien artean Itziarko Auzoudala, Zestoa, Azkoitia, Tolosa, Elgoibar, Zumaia, Usurbil, Azpeitia, Guardia,  Tolosa, Bergara, etab. dira, besteak beste. Estreinua ekainaren 4ean, ostiralean izango da Lasturko tabernan, arratsaldeko 6:30etan. Hurrengo proiekzioa berriz, Tolosan ekainaren 5ean arratsaldeko 4etan izango da. Azkoitian, ekainaren 6an, igandean egingo da arratsaldeko 7etan, Baztartxo kulturgunean. Dokumentalaren hurrengo proiekzioak non izango diren jarraitzeko, sartu @euskalzezenzaleelkartea Instagram edo Facebookeko kontuetan.
Lekua
Baztartxo

Powered by iCagenda

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra