Agenda

Musikeneko organoko ikasleen entzunaldia

  • 2021-05-14 16:15

Musikeneko organo eskola Azkoitira lekualdatuko da aste honetan. Euskal Herriko Goi Mailako Ikastegiko organoko ikasleak entzunaldia eskainiko dute Azkoitiko Parrokian ostiralean, hilaren 14an. Hitzordua arratsaldeko 16:15ean izango da doako sarrerarekin. Cavaille-Coll organoaren aurrean eseriko dira Victor Perea, Oscar Rodriguez eta Ignacio Araquistain azpeitiarra.

César Franck, Maurice Duruflé, Julius Reubke eta Jean Guillou konpositoreen obrak interpretatuko dituzte.

Organo eskolako ikasleen entzunaldiaren egitaraua:

  • César FRANCK, (1822-1890) Fantaisie en La

          • Victor Perea

  • Maurice DURUFLÉ Prélude et fugue sur le nom d’Alain

          • Oscar Rodriguez

  • Julius REUBKE Sonata in C Minor, The 94th Psalm.

  • Jean GULLOU Toccata Op. 9

          • Ignacio Araquistain

Lekua
Parrokia

Powered by iCagenda

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra