Agenda

Kamerata EuskDivariusek kontzertua emango du Beethovenen 250. urteurrena gogoratzeko

  • 2020-11-29 19:00

Arkaitz Mendoza zuzendariaren batutapean, igande honetan, azaroaren 29an, Kamerata EuskDivarius ganbera-orkestrak kontzertua emango du Azkoitiko parrokian Ludwing van Beethoven konpositore handiaren jaiotzaren 250. urteurrena ospatzeko. Kontzertua 19:00etan izango da eta sarrera doan da.
Taldeak Beethovenen bederatzi Sinfoniak zabaldu nahi ditu omenaldi gisa. Azkoitian bere seigarren sinfonia interpretatuko dute, “Pastoral” izenekoa, Fa maiorrean op. 68.
Orkestrak sinfoniaren eta tokiaren arteko konexioa bilatu nahi du. Horregatik, kontzertuaren aurretik historialari batek sinfonia sortu zen urtean herrian, Azkoitian, bizi izan zenaren inguruko azalpena emango du. 1.808an konposatu zuen Beethovenek seigarren sinfonia.

Lekua
Parrokia

Powered by iCagenda