Agenda

Patxi Bisquert: "Ombuaren Itzala" filmaren aurkezpena

  • 2020-11-26 19:00

Eguzki Art Zinemak Pello Mari Otaño (1857-1910) zizurkildar bertsolariaren bizitza eta obra pantaila handira eraman nahi ditu eta helburua bete nahian, auzolan proiektua abiatu du. Filma gauzatzeko laguntzaile bila dabiltza. 30.000 euro biltzea da erronka eta herritarrek egindako 10 euroko ekarpenekin osatu nahi dute.
Patxi Bisquert aktore eta produktorea da Eguzki Art Zinema ekoizpen etxeko arduraduna eta berak azalduko du egitasmoa Azkoitian. Elkargunean izango da Bisquert ostegun honetan, azaroaren 26an, arratsaldeko 19.00etan.
Bisquertek egin du zinerako gidoiaren egokitzapena baina Koldo Izagirreren testuetan oinarrituta dago. Idazleak esan bezala, Otañok “merezi duen ikusgarritasuna ematera dator filma”.

Lekua
Elkargunea

Powered by iCagenda