Agenda

Azaroak 25. "Malen Etxea Zaintzaren Esklabo" dokumentalaren emanaldia eta solasaldia

  • 2020-11-26 18:30

"ESKLABO BAT EDUKITZEA OSO MERKE ATZERATEN DA HERRI HONETAN"

Gizartean tradizioaren oinarrian guztiz normaltzat ditugun ohiturek arrazoimenetik gutxi dute. Horregatik, Woolfen gomendioei jarraiki, egun Euskal Herrian zaintza lanetan dauden emakume etorkinek pairatzen duten egoera krudela azaleratzea da lan honen helburua. Guztiok baititugu esklabo gure etxean.

Gutxiespen eta bazterketa horiek orokortzen hasiak baikara itxurakeriazko tolerantzia jarreretan mozorrotuta.

SINOPSIA

Lau emakume etorkinek, zaintza lanetan jasandako zapalkuntzak salatzen dituzte, horretarako beraien bizi-esperientzia eta eguneroko errealitate gordina zein den azalduz.

Lau emakume baztertuak, isilduak, eta zapalduak. Bakoitzak beretik, gogoeta bat eragin nahi dio ikusleari galdera bat luzatuz.

PROTAGONISTAK

LUZ AGIRRE

Nikaraguarra. Egun etxerik ez, eta Zestoako aterpetxean bizi da. Kale gorrian geratzen direnak, edota psikologikoki aurrera jarraitzeko baliabiderik ez dutenak egoten dira beran.

JESSICA GUZMAN

Txiletarra. Espainiara iritsi zenetik etxeko egoiliar lanetan dihardu. Zaintza lanetan jasaten dituzten depresio egoerak, tratu txarrak eta sexu-jazarpenak

salatzen ditu. Bide horretan etxeko langile egoiliarren lana

desagertzeko beharra azpimarratzen du .

MINA

Marruekosekoa. Generoa,klasea, arraza eta erlijioa elkar gurutzatzen dituen protagonista.

Ez du sekula ordaindutako zaintza lanik egin, oraindik eta gaur gaurkoz, ez duelako eskatzen zaien formakuntza egiteko aukerarik izan.

SILVIA CARRIZO

Malen Etxea elkartearen sortzailea da. Aurreko hiruren elkarrizketa pertsonalak borobiltzen ditu. Zaintza lanei buruzko hainbat datu, salaketa

eta konponbide ematen ditu.

Dokumentalaren aurkezle lanak egiten ditu, kanpoko narratzaile baten beharra ez izateko.

FITXA TEKNIKOA

IZENBURUA: MALEN ETXEA ZAINTZAREN ESKLABO

EGILEA:MAITANE SUBIJANA ZENDOIA

IRAUPENA: 15 min

GENEROA: DOKUMENTALA

JATORRIZKO FORMATUA: HD 1920 x 1080

HIZKUNTZA: GAZTELERA AZPIDATZIAK EUSKARAZ

Lekua
Kultur Etxea

Powered by iCagenda

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra