Agenda

Bertso saioa, Erniarraitz Bertsozale Elkartearen eskutik

  • 2020-11-28 18:00

Urteak daramatza Erniarraitz Bertsozale Elkarteak gure bailaran mota ezberdinetako bertso ekitaldiak antolatzen: bertso jaialdiak (Txapelena, Udaberriko saioa…), Gazteen Txapelketa, Bertso Kopa, Gabonetako eskea, Bertso Astea… 2020-2021 ikasturterako baina apustu berezi bat egitea erabaki du.
Osasun krisiak gogor astindu du bertso plaza, eta Bertsozale Elkarteak irailean emandako datuen arabera, gaur egun lehengo plaza kopuruaren %25 soilik egiten da. Egoera honen aurrean, eta bailarako bertso mugimenduaren eragile nagusi izanik, Erniarraitzek badu tokiko bertso plazan eragiteko ardura.
Kultur sektoreak, eta kasu honetan bereziki bertsolariek bizi duten egoera zaurgarriaz kontzientzia harturik, eta kultura erantzukizunez antolatuta segurua dela aldarrikatuz 2020-2021 ikasturterako Bertso Urtie izenarekin hilean bertso ekitaldi bat antolatuko du Erniarraitzek, 4 herrietan (Azkoitia, Azpeitia, Zestoa, Errezil) txandakatuz.
Lehen bi saioak ondorengoak izango dira:
• Azaroak 28, 18:00etan Azkoitiko Elkargunean bertso saioa:
-Andoni Egaña
-Maddalen Arzallus
-Nerea Elustondo
-Beñat Lizaso
-Gai jartzailea: Ane Ezenarro

• Abenduak 20, 18:00etan Azpeitiko Soreasun Txapelen omenedko bertso saioa:
-Maialen Lujanbio
-Amets Arzallus
-Andoni Egaña
-Jone Uria
-Eli Pagola
-Jokin Uranga
-Gai jartzailea: Maddi Labaka

Aurrerago emango da urtarriletik aurrerako ekitaldien berri.

Lekua
Elkargunea

Powered by iCagenda