Agenda

X. Erniarraitz Txapelketaren kanporaketa

  • 2020-07-03 22:00
Bi urtez behin antolatzen du Erniarraitz Bertsozale Elkarteak bertsolari gazteen txapelketa, aurtengoa X.edizioa du. Martxoaren 1ean eman zitzaion hasiera Errezilen jokatutako kanporaketarekin, Maider Arregi izan zen Saioa irabazita zuzenean finalera sailkatu zena.
 
Konfinamenduaren ondorioz ordea, beste bi kanporaketak eta finala jokatu gabe geratu ziren martxoan. Orain berrekingo zaio txapelketari eta uztailaren 3an eta 10ean jokatuko dira bi kanporaketak Azkoitian eta Zestoan. Finala berriz uztailaren 17an jokatuko da Azpeitiko Gaztetxean.
 
Hiru saioetarako sarrerak saioetan bertan eskuratu ahal izango dira, beti ere, aretoen %60a bete arte. Segurtasun neurriak direla eta entzuleek maskarekin egon beharko dute aretoetan.
Lekua
Kultur Etxea

Powered by iCagenda

© 2019 Azkoitiko Udala. Lege oharra

Webgune honek cookie propioak eta besteenak erabiltzen ditu, nabigazio zerbitzuak hobetzeko asmoz. Nabigatzen jarraitzen baduzu, gure cookieen politika onartzen duzula ulertuko dugu.