Agenda

"Nire, zure, gure Verdini: 25 urte". Dantza ikuskizuna

  • 2019-03-17 12:30

Desgaitua, desgaitasuna duena, beharrizan bereziak dituena, bestelako gaitasunakDesgaitua, desgaitasuna duena, beharrizan bereziak dituena, bestelako gaitasunakdituena edo bestelakotasun funtzionala duena: hora azken hogeita bost urteotan erabiliizan diren terminoak desgaitasunaren fenomenoaz aritzean. Inurritxo batek bezala,Verdini Dantza Taldeak ikuskizun asko sortu ditu, eta elkarlanak, jarduerak, emankizunaketa ekitaldiak egin ditu mende laurden batean, kolektibo hori balioesteko eta aurreiritziak deuseztatzeko etaalaitasuna gizartearekin partekatzeko asmoz. Nire, zure, gure Verdini: 25 urte Isabel Verdini koreografoaren eta konpainiakodantzarien arteko elkarrizketa etengabetik sortua da. Hala, dantzariek hautatu dituzte dantzan gozabide handiena eman dietenzatiak, eta, ondorioz, zenbait lantegitako koreografi ak eta musikak berreskuratu dira.Ikuskizunak biak batu nahi ditu: ospakizunaren jai-giroko espiritua, batetik, eta proiektu honek Aurrera jarrai dezan lagunduduten guztiei egindako omenaldia, bestetik. Sarrera: 4 euro

Lekua
Baztartxo Antzokia

Powered by iCagenda