Agenda

"SOUL TELLER"en kontzertua

  • 2019-12-20 22:00

Miguel Ángel Juliánek 1989an ekin zion bere abeslari eta konpositore karrerari, eta ez du atzera begiratu ere egin harez geroztik. Dagoeneko 200 titulutik gora plazaratu ditu konpositore emankor honek. Artista karismatiko hau soul musikako Espainia mailako bi talde ospetsu eta handiren liderra ere izan zen: «Cool Jerks» eta «Soul Tellers». Azken proiektu honekin,Miguel Ángel Willie Mitchell soul musikaren ekoizle ospetsuarekin grabatu zuen lehenengo espainiarra bihurtu zen (Al Green, Ann Pebbles, eta Syl Johnson musikarien aurkitzailea eta Hi Records etxearen zuzendaria). Mitchellek hainbat musikari handirekin egin zuen lan, besteak beste, Aretha Franklin, Otis Redding, Rod Stewart, Joe Cocker, Keith Richards edo Elvis berbera.

Sarrera: 5 euro

Lekua
Baztartxo

Powered by iCagenda