Agenda

Garapenean Bidelagun: "Palabek, refugio de esperanza". Dokumentala eta erakusketa

  • Hasiera: 2019-11-25 00:00 amaiera: 2019-11-29 00:00

Palabek Ugandan dagoen errefuxiatuen eremua da. Errefuxiatuak Hego Sudanetik iritsi dira eta iristen ari dira, hango gerratik ihesi. Ugandan onartu dituzte, baina euren bizitza baldintzak oso gogorrak dira. Bizimodu on bat utzi dute, gerratik ihesi, eta muturreko pobrezian bizi dira orain. Salestarrak han bizi dira, errefuxiatuekin. Itxaropenari eusten. Bereziki gazteei prestakuntza eskaintzen, bakea iristen denean, Hego Sudanen aurrera egiteko
aukera izan dezaten. Torre Zurin “Palabek, refugio de esperanza” dokumentala izango dugu ikusgai (Raúl de la Fuente), eta Totem batzuk izango ditugu, egoeraren azalpenak eskainiz.

Lekua
Torrezuri Erakusketa Aretoa

Powered by iCagenda