Agenda

Garapenean Bidelagun. Argazki erakusketa

  • 2019-11-20
  • 2019-11-21
  • 2019-11-22

1994ko urtarrileko zapatisten altxamendu aurretik, Askapen Nazionalerako Armada Zapatista (EZLN) osatzen zuten komunitate indigenetako emakumeek Emakume Zapatisten Lege Iraultzailearen onarpena sustatu zuten erakunde barruan. Emakume indigenen eskariak laburbiltzen dituen 10 puntutako legea. Gizonezkoak kontra agertu arren, komunitateen asanbladetan legea onartua izan zen. Legeari esker, Askapen Nazionalerako Armada Zapatista gizon eta emakumeen arteko harremanak birplanteatzeko apustua egingo zuen erakunde gisa eratu zen. Feminismo komunitarioa deitzen denaren eredu bihurtzen dituen emakume indigenen adierazpen gisa ulertu zen komunitateen baitan onarturiko legea.
Argazki erakusketak Emakumeen Lege Iraultzailearen hamar artikuluak ilustratzen ditu, emakume zapatisten egunerokotasuneko irudiekin. Gaur, 25 urte geroago, legeak emakume zapatisten oinarrizko tresna izaten jarraitzen du erakunde barruan erreibindikatzeko.

Lekua
Elkargunea

Powered by iCagenda