Agenda

Mintzalagun programaren aurkezpena

  • 2019-10-17 19:00

Mintzalagun egitasmoaren 2019-2020 ikasturteko aurkezpen ekitaldia urriaren 17an, ostegunean, 19:00etan Elkarguneko Zeharkako gelan izango da. Bertan Iñigo Dierez azkoitiarrak “Katu” liburua aurkeztuko du eta ondoren egilearekin solasaldia egingo da. Ekitaldi irekia da eta nahi duen orok du bertaratzeko aukera.

Mintzalagun mintzapraktika egiteko gunea da non euskaldunak eta euskara erabiltzeko erraztasunik ez dutenak euskaraz hitz egiteko gutxienez astean ordubete biltzen diren eurek aukeratutako lekuan eta orduan. Izena urte osoan eman daitekeen arren, onena orain kurtso hasieran ematea da, aukera izateko urritik ekainera arte mintzapraktika egiteko eta euskaraz aritzeko taldean lehenbailehen hasteko euskarazko harreman berriekin.

mintzalagun aurkezpena

Lekua
Elkargunea (Zeharkako gela)

Powered by iCagenda