Agenda

Antzerkia: "Inondik inora". Benetan be

  • 2019-10-19 18:00

ANTZERKI FAMILIARRA

Oso garrantzitsua da postari batentzat beti erne egotea, beti sasoian mantentzea. Ez da lan makala postariok egin behar duguna, etxerik etxe, kalerik kale, mendirik mendi, bide, aire eta itsaso zabaletan zehar. Zuek bidalitako gutunak, postalak eta paketeak hartzailearengana garaiz helarazteko! Beti zehatz eta zorrotz. Ezin da inondik inora paketerik zabaldu, gutunik ireki edo postalik irakurri. Inondik inora ere ez.

Inondik inora umorea eta poesia, musika zuzenean eta panpinak, euskara eta ingelesa uztartuz, jakinmina eta desobedientzia sustatzen dituen haurrentzako antzezlana da. Benetan Be konpainiak, ZUBI egitasmorean eskutik jaio den proiektua, sortutako lehenengo ikuskizuna, Euskal Herriko konpainia desberdinen partaidez osatuta.

ZUZENDARITZA ETA TESTUA: Patricia Urrutia
ANTZEZLEAK: Aiora Sedano, Leire Utxa, Patricia Urrutia
ESZENOGRAFIA ETA GRAFIKA: Amaia Garate
JANTZIAK: Idoia Beratarbide
TEKNIKARIA: Xabino Alkorta
MUSIKA: Patricia Urrutia
EKOIZPENA ETA BANAKETA:Benetan Be
IRAUPENA: 50′
IKUSLEA: +4 urte
HIZKUNTZA: Euskaraz

Lekua
Baztartxo Antzokian

Powered by iCagenda