Agenda

KURSAAL ESKURA: doako autobus zerbitzua Les Ballets de Monte-Carloren emanaldirako

  • 2024-05-29 18:00

Kursaal Eskura egitasmoak, aldian aldian doako autobus zerbitzua eskaintzen du herritarrentzat, Kursaaleko emanaldietara joan-etorria egiteko. Oraingoan Les Ballets de Monte-Carloren “Errauskine” ikuskizunaz gozatzeko proposamena egin du. Jean-Christophe Maillot koreografoak zuzenduko du saioa, Serguei Prokofiev konpositorearen musikarekin. Funtzioa maiatzaren 29an, 19:30ean izango da Kursaal Auditorioan.
Autobuserako izen-ematea
Emanaldiaren egunean, maiatzaren 29an, autobusa 18:00etan aterako da Azkoititik, Julio Urkixo 7 kaleko geralekutik (Eroski Consum ondotik). Izena emateko ondorengo urratsak jarraitu beharko dira:
Kursaal Elkarguneko www.kursaal.eus webgunearen bidez kontzerturako sarrera erosi behar da. Eta behin sarrera erosita, interesdunek, nahitaez, autobuseko tokia erreserbatu beharko dute Azkoitiko udaleko kultura sailera deituta (tlf: 943 85 71 70) edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzita. Izena emateko azken eguna maiatzaren 24a da.
Langabetuek eta 30 urtez azpikoek sarrerak hiru eurotan erosi ahalko dituzte. Horretarako, sarrera eta autobusa erreserbatu beharko dituzte, eta kontzertu egunean bertan, Kursaaleko leihatilan adina edota lan egoera egiaztatu ondoren, egingo dute ordainketa.

Lekua
Kursaal Auditorioa

Powered by iCagenda