Agenda

BAGINAREN BAKARRIZKETAK

  • 2024-03-08 19:00

Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak, euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren.

Behin eta berriro antzeztu den komedia honek, eztabaida piztu, moldeak apurtu, dinamikak sortu eta, lotsarik gabe, argi eta garbi azaltzen du emakumeen sexualitatea. Umorea, samurtasuna eta tarteka, izua adieraziz, hiru aktoreek emango diete ahotsa emakumeei, poesia, probokazioa eta barrearen bidez.

Powered by iCagenda