Agenda

Antzerkia: "PORNO vs. AFRODITA" (Edo I love #Gorkaurbizu)

  • 2022-02-19 19:00

Porno vs Afrodita (edo I love #gorkaurbizu) gure bigarren ikuskizuna ekartzen dizuegu oraingo honetan. Ikusle gazte eta ez horren gazte, heldu eta oraindik heltzear daudenentzat sortu dugu. Hainbat zalantza, grina, ezintasun aseezintasun eta beste horrenbeste ergelkeri sexual eta afektiboez elkarrekin barre egiteko. Dena, zuzeneko musikaz blai.

Soinu-proba. Azken kontzertua Gaztetxean. Gaztetxea ixtera doa. Gazteak heldu zaizkigu eta ez dago inor lekukoa hartzeko prest. Taldearen azken kontzertua ere bada. Seme-alabek, lanek, nekeak, gain hartu dute. Soinu-proba aurrera doan heinean, taldekideen eta euren inguruko ume eta gazteen bultzada, galdera eta pasioen argazki musikala, zuzeneko bideoklipa, izango dugu zentzuen aurrean. Betiere, Porno eta Afrodita jainko-jainkosa basatien begirada apetatsupean.

Sei gizabanako hilkor, bizitzarekin ahal duten moduan moldatzen, bi heroi super cool, eta bi jainko-jainkosa ahalguztidun gizaki gaixoek debekatuta duten guztiaz gozatzen. Izango da antzerkia, izango da musika, izango da barre-algara, mina, pasioa, haragia, odola. Izango da rock and rolla.

Fitxa artistikoa

  • Zuzendariak: Patricia Urrutia, Elena Olivieri, Pablo Ibarluzea
  • Testua: Patricia Urrutia
  • Antzezleak: Patricia Urrutia, Juanjo Otero, Ion Zumelaga
  • Musika: Asier Ituarte
  • Argiztapen diseinua eta teknika: Arantza Heredia
  • Argazkia: Ainhoa Resano
  • Web-Master-a: No-Media Studio
  • Diseinu grafikoa eta ikus-entzunezkoen diseinua: Rober Quintana
  • Eszenografia: Amaia Garate
  • Jantziak: Marodi Sosrkuntzak
  • Banaketa: Portal 71
  • Ekoizpena: Benetan Be
  • Ekoizpen laguntzailea: Xabi Basterra
  • Laguntza: Eusko Jaurlaritza, San Agustín Kultur Gunea (Durango)
  • Azpigeneroa: Antzerki komedia eta musika zuzenean
  • Ikusle mota: 13 urte gorakoak
  • Iraupena: 70´
  • Formatua: 7/5/6

Powered by iCagenda