Agenda

BEN VAN OOSTEN. Organo Erromantikoaren Nazioarteko XXII. zikloa

  • 2021-10-02 20:00

Ben van Oosten Hagan jaio zen 1955ean. Organoa eta pianoa ikasi zituen Amsterdameko Sweelinck Kontserbatorioan eta Parisen. 1970etik, kontzertu-bira arrakastatsu ugari egin ditu, nazioarteko organo-areto nagusietan jo du. Kontzertista gisa aritzeaz gain, ikasgai magistralak ematen ditu herrialde askotan eta organo irakaslea da Rotterdameko Kontserbatorioan.
Ben van Oosten-ek luze eta zabal landu du organorako musika sinfonikoko errepertorioa. Besteak beste, Alexandre Guilmant-ek organorako idatzitako zortzi sonatak grabatu ditu, bai eta César Franck, Camille Saint-Saëns, Louis Vierne, Charles-Marie Widor eta Marcel Dupré musikariek organorako idatzitako lan guztiak ere, eta sari ugari jaso ditu grabazio horiengatik.
Ben van Oosten, halaber, Widor-en biografia zabalaren egilea da: Charles-Marie Widor – Vater der Orgelsymphonie (Charles-Marie Widor – Organorako sinfoniaren aita).
Frantziako organoaren kulturaren alde egindako lanagatik, hiru aldiz jaso du Parisko Arteak, Zientziak eta Letrak elkarte akademikoaren aitortza. Frantziako Gobernuak Arteen eta Letren Ordenako Zaldun (1988) eta Ofizial (2011) izendatu zuen.
Ben van Oosten Hagako Grote Kerk elizako organista titularra da.

ORGANO ERROMANTIKOAREN NAZIOARTEKO ZIKLOA. EGITARAUA

Lekua
Parrokia

Powered by iCagenda