Bi urteko hustasuna eta gero, aurten Azkoitiko herria Andramaixek merezi bezala ospatzeko moduan izango da. Udalak denbora darama prestaketa lanekin, eta itxita ditu jada kontzertuak. Bulego, Egan eta En Tol Sarmiento izango dira aurtengo festetan gauak girotuko dituzten taldeak, beste hainbat ekitaldi eta jardueren artean.
Abuztuaren 14an Bulego izango da oholtza gainean. Taldea sortu zenetik aparra bezala igotzen joan da, eta seguru, herrian, dena emango duela eszenatokian.
Jendetza erakarri du II. Hike bertso saioak. Atzo arratsaldean izan zen Elkargunean eta lehen mailako bertsolariak izan ziren oholtza gainean: Andoni Egaña, Miren Amuriza, Sebastian Lizaso eta Oihana Iguaran. Imanol Artola Felix arduratu zen gaiak jartzeaz eta hark jarritako erronkei erantzuten bapo asmatu zuten laurek. Toka eta noka aritu ziren, eta hainbatetan hitanoa bera izan zuten hizpide.
Elkarguneko Herriko plaza aretoa bete egin zen, eta bertaratutakoak gustura atera ziren saioarekin. Ikusi hemen argazki guztiak
Lau bertsolariek azken agurra abestu ostean, I.Hike eizan! bertsopaper lehiaketako sari banaketa egin zen. Irabazle guztiek ezin izan zuten bertan egon, baina iritsiaraziko zaie saria. Euskara zinegotzi Marijose Arregi eta Ana Azkoitia alkateordearen eskutik jaso zituzten sariak.Hemen saritutako bertso sortak (pdf)
Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi duenez, asteburuan GI-631 errepideko zorua birgaitzeko obrak burutuko dira 16,540 eta 17,417 KPen arteko errepide zatian, Munategiko eta Bazterretxeko biribilguneen artean.
Trafikoari ahalik eta kalte gutxien eragiteko, lanak larunbatean eta igandean egingo dira, egunez. Trafikoa noranzko bakarrean antolatuko da, txandakako paso bidez.
Bestalde, Txerloia industrialdeatik GI-631 errepiderako zuzeneko sarbidea ezingo da erabili asteburuan zehar, eta Bazterretxe inguruko biribilgunetik sartzea proposatzen da.
Uztailaren 3ko 19:00etatik aurrera, obretako seinaleak desmuntatuko dira eta zirkulazioa bi noranzkoetan irekiko da.
Hemen duzue joan den ostiraleko Azkoitiko Bandera Ofizialaren aurkezpen ekitaldia bideoan. Ederra izan zen oso, eta ederra izan zen parte hartu zuten taldeek sekulako dantza eta musika ikuskizuna prestatu zutelako. Eskerrik asko Txalkor Txistulari Taldeari, Udal Musika Bandari, Bizkargi Musika eta Dantza Eskolari, Parrokiko Abesbatzari eta Iraurgi Abesbatzari, Sahatsa Dantza Taldeari, eta bereziki, Juan Luis Lizaberi, nortasuna, bihotza eta hegoak jartzeagatik ekitaldiari. Zorionak taldeoi erakustaldiarengatik!
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
18
|
19
|
20
|
21
|
24
| ||
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|