Herritar guztiei adierazten zaie, ekainaren 9ko Europako parlamenturako hauteskundeetan erabiliko den hautesle-errolda ikusgai egongo dela Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan apirilaren 22tik 29ra bitartean, bi egunak barne, beharrezko kexak aurkezteko.
Ostiraletik igandera bitartean ospatuko den Laja Fest jaialdia dela-eta, Udalak autobus zerbitzua jarriko du joan-etorrietarako. Herri barruko autobus zerbitzuak, Urbanuek, geraldia egingo du Laja jatetxe parean.
Ostiralean, 16:40tik aurrerako zerbitzuan geraldia egingo du autobusak Lajan, eta larunbatean eta igandean, 12:10etik aurrerakoetan ere bai.
Udalak ibai garbiketa lanak hasi ditu gaur Urola ibaiko hondakinak ateratzeko. Lanak egiteaz udal brigada eta Txukun Lorazantza enpresa arduratuko dira. Jarduketa hiru eremutan gauzatuko da. Batetik, Ipintza eta Jausoro arteko eremua garbituko da, Altzibarko presan hasi eta Jausoroko zubi parerainoko tartea, alegia. 1,90 km-ko luzera du eremuak.
Garbituko den bigarren eremua Basterretxe industrialdetik –Eroskiko aparkalekutik- Berrosuetako zubi parera doana da. 1,50 km-ko luzera du tarte horrek.
Atzo, apirilak 16, Ekintzaileen Nazioarteko Egunean, eskualdean enpresa sortu berri duten ekintzaileak omendu nahi izan zituen Iraurgi Berritzenen ekintzailetza arloko lan taldeak. Lehenengo aldiz, “Aldaketa ereiten: ekintzaileak eta hauen ekarpena eskualdean” ekitaldia ospatu zen.
Bertan, 2023an enpresa sortu zuten ekintzaileek egindako ahalegina eta eskualdean ehun-sozioekonomikoan izan duten inpaktu positiboa balorean ipini ziren. Guztira, 16 egitasmo berri sortu ziren iazko urtean. Lau ostalaritza jarduerakoak izan ziren, bost jarduera profesionalak, bi merkataritza txikiak, bi osasunari loturiko jarduerak eta hiru beste jarduera batzuk.
Al | Ar | Az | Og | Or | Lr | Ig |
---|---|---|---|---|---|---|
25
|
26
|
27
|
28
|
29
|
30
|
31
|