“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

“Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina

Azkoitiko Udalak eta Urola Erdiko Mankomunitateak elkarlanean “Ondo goaz, hobetu dezagun” sentsibilizazio kanpaina abiatuko dute hondakinen gaikako bilketan aurrerapausuak ematen…

Gehiago...
"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

"Azkoitia Osasuntsua, Azkoitia Bizia": familiekin saio irekia eta galdetegia egingo dira

Azkoitiko Udala parte-hartze prozesu bat bultzatzen ari da Adikzioen Prebentzio Komunitarioari buruzko Udal plana eta Azkoitiko Osasun Mahai Komunitarioa sortzeko…

Gehiago...
Idiakez Ederra Etxearen proiektuaren aurkezpena

Idiakez Ederra Etxearen proiektuaren aurkezpena

Idiakez Ederra Etxeak edo Nagusia 80 eraikinak urteak daramatza aldamioen azpian ezkutatuta. Baina egitura metalikoa desagartzeko bidean da. Gogoratzekoa da…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Cristina Uriarte sailburuarekin herriko hezkuntzaz solasten

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/12/14, Ostirala - 13:32

IMG 6513

Cristina Uriarte Hezkuntza sailburuarekin bildu zen atzo Javier Zubizarreta alkatea udaletxean. Alkateak, Ana Azkoitia eta Marijose Arregi zinegotziekin batera, hezkuntza esparruko hainbat gai jorratu zituen sailburuarekin eta bide batez, herriko berri eman zion. Esaterako, Iraurgi Berritzenen koordinaziopean, eskolak, enpresak eta udalak elkarlanean egiten ari diren lana eman zion ezagutzera.

   

Idiakez Ederra Etxearen proiektuaren aurkezpena

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/12/14, Ostirala - 13:04

idiakez

Idiakez Ederra Etxeak edo Nagusia 80 eraikinak urteak daramatza aldamioen azpian ezkutatuta. Baina egitura metalikoa desagartzeko bidean da. Gogoratzekoa da etxea jada hustuta dagoela barrutik. Bertatik 408 tona hondakin atera ziren. Begien aurrean, aldaketarik nabarmendu ez arren, ematen ari diren aurrerapausoak garrantzitsuak dira. Oraintxe bertan Visesa sozietate publikoa, bertan babes ofizialeko 16 etxebitzia eraikiko dituen erakundea, proiektua lantzen ari da. Alazne Ochandiano eta Mikel Landa arkitekoak ari dira lanean. Egurrezko ondarearen zaharberritzean espezialistak dira. Visesak, Udalarekin batera, abenduaren 21ean, datorren ostiralean, aurkeztuko du proiektua, 19:00etan, Elkargunean.

   

Elkarrekin eskualdea eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute Iraurgi Berritzenen XVI. Topaketek

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/12/13, Osteguna - 16:50

partaideak

Elkarrekin eskualdea eraldatzen jarraitzeko konpromisoa berretsi dute gaur egindako Iraurgi Berritzenen XVI. Topaketek. Enpresak, ikastetxeak eta udalak bildu dira urtean zehar garatutako proiektu estrategikoen balorazioa egiteko, esku artean ditugun erronkak aztertzeko eta aurrera begirako lehentasunezko lan-lerro berriak bideratzeko.

“Edozein eraldaketak etorkizuna hausnartzea,iragartzea eta eraikitzea eskatzen du eta horretarako, eragile bakoitzak izan dezakeen esperientzia eta egin dezakeen ekarpena amankomunean ipintzeak ez du parekorik”, Javier Zubizarreta alkatearen iritziz.

   

Udalaren gaitzespen irmoa Estrasburgoko erasoaren aurrean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/12/12, Asteazkena - 16:30

Udalak gaitzespen irmoa agertu nahi du atzo Estrasburgoko Gabonetako merkatuan buruturiko erasoaren aurrean, eta polizia ikertzen dabilena terrorismoarekin loturarik ote daukan. Era berean, Udalak dolumina eta elkartasuna helarazi nahi dizkie biktimen senideei, eta espero du zauritutako pertsona guztiak ahalik eta lasterren sendatzea.

   

Herritarrek erakusleiho ederrenaren aldeko bozka eman dezakete

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2018/12/12, Asteazkena - 09:32

Gabonetako XXII. Erakusleiho Lehiaketan 19 establezimenduk hartuko dute parte. Izena eman duten denden artean epaimahaiak hiru sari emango ditu baina horretaz gain, Herritarren Saria banatuko da. Horretarako, herritarrek zabalik dute erakusleiho ederrenaren alde botoa emateko aukera. Bozkak jasotzeko kutxak jarri dira udaletxeko harreran eta Elkargunean. Kutxak abenduaren 21ean, eguerdian, jasoko dira.

   

orrialdea: 1 / 404

<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut