Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa

 Euskaraldiarekin bat egin duen hamaikakoa osatu da Azkoitian. Genero, adin eta esparru ezberdinetako hamaika herritar erreferentek osatu dute taldea. Helburua…

Gehiago...
Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Zortzi saltokik lortu dute “Lagunkoiak gara” zigilua

Azkoitia Lagunkoiak sustatuta, herriko zortzi saltokik eskuratu dute “Lagunkoiak gara” zigilua. Aurrez, programa batean hartu behar izan dute parte. Bertan,…

Gehiago...
Omenaldi hunkigarria egin zaie Mintzalaguneko bidelagunei

Omenaldi hunkigarria egin zaie Mintzalaguneko bidelagunei

Euskararen arnasgune bilakatu zen atzo arratsaldean Udaletxeko batzar aretoa, Udalak eta Aek-k sustatuta, Mintzalagun programako euskaldun zaharrei egindako omenaldi ekitaldian.…

Gehiago...
Frontpage Slideshow | Copyright © 2006-2011 JoomlaWorks Ltd.

Laudioko emakumearen hilketa salatzeko, elkarretaratzea ostiralean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/23, Osteguna - 17:30

Laudion erahila izan den emakumearen heriotza salatzeko elkarretaratzea deitu du Azkoitiko Emakumeen Mahaiak, eta Udalak ere bat egiten du deialdi horrekin. Elkarretaratzea bihar izango da (ostirala), 19:00etan, Herriko plazan. Erasorik ez erantzunik gabe lemapena egingo da elkarretaratzea. Bertaratzeko deia luzatzen die Udalak herritarrei.

 

   

Sentimentutik arrazoitik baino gehiago

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/22, Asteazkena - 11:06

tallerzurru.pngEtorkinen inguruko aurreiritziek bihotzetik arrazoitik baino gehiago dutela. Eurei aurre egiteko politikoki jarrera tinkoa behar dela. Zurrumurruei aurre egiteko argudioak aurreiritziak dituztenengan sortu behar direla... Ondorio horiek eta askoz gehiago atera zituzten atzo Xabier Aierdi soziologoaren eskutik egindako tailerrean. Dozeneka herritarrek hartu zuten parte, Aniztasun Kontseiluak SOS arrazakeriakekin elkarlanean antolatutako saioan. Ekimenaren azkeneko saioa ekainaren 4an izango da, guztiz praktikoa. Bertan, zurrumurruak kudeatzeko estrategia komunikatiboak eta emozionalak landuko ditu Rafa Crespo aditu kataluniarrak eta bere herrialdean martxan jarritako hainbat ekimen ezagutaraziko ditu. Saioa 18:00etan izango da, Elkargunean.

   

Auzoko programakoak, Xake taldean

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/22, Asteazkena - 09:35

auzoko.pngEuskaratik hurrun daudenak euskarara hurbiltzeko lanean jarraitzen du Auzoko programak. Auzokoak eta auzokideak astero biltzen dira, euskaraz hitz eginez elkarren berri izan eta elkarbizitza indartzeko. Eta herriko hainbat elkarteetara irteerak eta bisitak ere egiten dituzte. Azkena Xake elkartean izan dira, eta joko horren nondik norakoak ezagutu eta partidaren bat jokatzeko aukera ere izan dute. Talde horretan parte hartu nahi baduzu, ez ahaztu: astelehenero duzu hitzordua, 18:00etan, Elkargunean.
   

Denak bertsotan

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/22, Asteazkena - 08:36

guerebertsotan.pngGu ere bertsotan programaren kurtso amaierako jaialdia giro ederrean joan zen atzo (asteartea). Herriko bi ikastetxeetako ehunka haur eta gazte, eta euren guraso, senide nahiz lagunek bete egin zuten Baztartxo antzokia, eta ikasturte osoan zehar landutako bertsoez gozatzeko aukera izan zuten. Hemen dituzue atzoko ekitaldiko argazki batzuk. Laster igoko ditugu argazki gehiago, eta baita bideoak ere.
   

Sexu askatasunari eta sexu dibertsitateari buruzko adierazpena onartu du Udalak

Kontuz, leiho berrian zabalduko da PDF fitxategiaInprimatuE-posta

2013/05/22, Asteazkena - 07:40

Azkoitiko Udalbatzak sexu askatasunari eta sexu dibertsitateari buruzko adierazpena onartu zuen azken batzarrean. EAJk aurkeztu zuen mozioa, eta alderdi guztien onespena izan zuen. Hemen duzue onartutako testu osoa.

 

 

   

orrialdea: 333 / 377

<< Hasiera < Aurrekoa 331 332 333 334 335 336 337 338 339 340 Hurrengoa > Amaiera >>

www.azkoitia.net
Azkoitiko Udala

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut