2017/11/09, Osteguna - 13:54

Inprimatu

Orain abian jartzen den ekimen honek ildo horietan aurrerapausoak ematen eta eskualdeko eredu energetiko berriranzko bidea jarraitzen lagunduko du.

Zergatik Etxe Argiak?

"Etxe Argiak" izenarekin ekimenak berak batzen dituen bi kontzeptu uztartu nahi izan dira: batetik, energia kontsumo arduratsua eta adimentsua egiten duten etxeak eta, bestetik, egoera larrian egon daitezkeen etxe argiztatuak.

Etxe Argia izateak zer suposatzen du?

Ekimen honetan parte hartu nahi duten etxeei, lehenik eta behin, bisita energetiko bat egingo zaie, hau da, pertsona bat euren etxera joango da eta haiekin batera zer nolako energia kontsumoa duten aztertuko da.

Informazio horretan oinarrituta, energia plan pertsonalizatu bat egingo zaie, non kontsumoa murrizteko eta eraginkorragoa egiteko ekintzen proposamen sorta bat proposatuko zaien. Lau hilabete emango dira ekintza horiek martxan jartzeko eta, denbora horretan zehar, hainbat aholku eta jardunbide on azalduko zaizkie.

Azkenik, lau hilabete ondoren, etxebizitza bakoitzaren emaitzak aztertuko dira eta etxe bakoitzak bere emaitzak azaltzen dituen txosten bat jasoko du.

Nola egin Etxe Argia izateko?

Ekimen honetan parte hartzea erraza da eta bide ezberdinak ireki dira izena eman ahal izateko: 943026069 telefonora deituz (Iraurgi Berritzen),  Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  posta elektronikora idatziz ala norberaren udaletxera hurbilduz.

Izena emateko epea azaroaren 21ean amaituko da.

OHARRA: ekimenerako kontsumo datuen jasoketa on-line plataforma batean oinarrituko denez, ezinbestekoa da posta elektroniko eta interneterako konexioa izatea.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut