2017/11/06, Astelehena - 15:06

Inprimatu

Gure datu pertsonalak babesteko eskubidea herritar guztion oinarrizko eskubidea da baina badirudi gero eta gehiago jartzen ditugula ikusgai. Informazio horrek balio handia du enpresentzat, euren produktuen publizitatea edo salmenta errazten duelako. Edonola ere, noiz urratzen du establezimendu batek araua? Esaterako, eska diezaioke dentista edo estetika zentro bateko arduradunak telefono zenbakia bezeroari eta gorde? Edota deskontuak eta opariak zozketatzen direnean eska daiteke telefonoa? Erabil dezakete nire argazkia?

Arauak agintzen duena da beti, kasu guztietan, pertsonaren baimena behar dela eta baimen hori behar bezala erregistratu behar dela eta egiaztagarria izan. Gauza bera gertatzen da, adibidez, curriculum vitae-kin. Araudiak informazio horren tratamendurako prozedura bat definitzen du.

Asko dira xehetasunak eta gaian sakontzeko aukera izango da bihar Iñaki Uriarekin.

Hitzaldi honetaz gain Facebook eta Instagramen inguruko ikastaroak eskainiko dira. Informazio gehiago jasotzeko deitu 943 85 71 75 telefonora edo idatzi Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu -era

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut