2012/10/17, Asteazkena - 09:03

Inprimatu

bidegorri.pngAzkoitia eta Urretxu arteko bidegorriko tunetako argiztapena hobetzeko lanean hasi da Gipuzkoako Diputazioa. Horretarako aluminiozko kablea jarriko du kobrezkoaren ordez. Izan ere, kobrearen balioa dela eta, tuneletan hainbat alditan lapurtu dituzte kableak, eta azken hilabeteetan argirik gabe egon dira. Baina aluminiozko kableak jartzeko denbora apur bat beharko da, kobrezkoak baino zabalagoak baitira eta ondorioz, hodiak aldatu egin beharko baitira.

Dagoeneko hasi dituzte lanak eta bi hilabete inguru iraungo dute. Epe horren bidearen zati batzuk moztu egingo dituzte, eta horiek behar bezala seinalizatuko dira. Hala ere, asteburuetan bidegorri osoa irekita egongo da.

Jakinarazten dizugu webguneak berezko zein beste batzuen cookieak dituela, eta horien bidez zerbitzu hobea eskaini nahi dizugu, eta nabigazio-esperientzia hobetu nahi dugu. Webgunetik nabigatzen jarraitzen baduzu, horrek esan nahi du onartzen duzula aipatutako helburuekin cookieak erabiltzea. Informazio gehiagorako Cookie politika.

Onrtzen dut